• udan abian berriro ere 
Udako plan kutunetako bat: uretako parke bat, eskualdetik 50 minutura! 
Ondoren uzten dizkizuegu 2015ko prezioak eta ordutegiak, eguneratuak. Gainerako informazioa ondoko artikuluan aurkituko duzue. 
Ea, ba, bota zeuen burua txirristetatik! 
Ordutegia: 
Irekita dago ekainaren 20etik irailaren 6ra, egunero 10:00etatik 19:00etara. 
Tarifak: 
8 urtetik gorakoentzat: 14,50 € 
8 urtetik behekoentzat: 10 € 
metro bateko altuera duten umeentzat: doan 
taldeak (25 lagun, gutxienez): 10 € / pertsona 
Harremana: 
Labenne Ocean 
Route de la Plage 
40.530 Labenne- Océan. 
Telefonoa (0033)559 45 60 40 
http://www.aquatic-landes.com/ 
2012ko uztaileko artikulua 
Joan den asteburuan Labenneko uretako parkean izan ginen, Bidasoa eskualdetik 40 bat minututara. 
Oso parke aproposa da bai txikienentzat bai koskorragoak diren horientzat; izan ere mota guztietako atrakzioak ditu; hala nola dutxen eremuak kanoi forma dauka eta 2 eta 4 urteko gure txikitxoak haietara igotzen ziren eta tiro egiten jolasean aritu ziren. Beste igerileku txiki bat zegoen txirristekin; gutxienez 200 bat aldiz ibili ziren gora eta behera; bestalde, suge formako txirrista txiki bat zegoen eta han primeran pasa zuten, beraiek esaten zuten moduan, eta 475m2-ko olatu-igerileku dibertigarri bat zegoen; han gurekin bainatu ziren beren igerigailuekin.
Gainera, parkeak 420 metro txirrista baino gehiago ditu; haien artean kamikaze txirrista, 8 metroko desnibeleko bihurgune txirrista bat, 6 pista, Space Bowl, 12 metroko desnibeleko tutu garden bat eta donuts-ekin ibiltzeko ibai bat. Han gure txikiek ere primeran pasa zuten gurasoak animatzen, haietatik guztietatik jaisten ziren bitartean.
Familiaren neurriko parke bat da; izan ere, nahiko lasai egon ahal zara umeekin une bakoitzean non dauden erraz kontrolatu ahal delako.
Itzalpeko piknik-gune bat dago; horrela, janaria etxetik eraman eta hantxe bertan bazkaldu ahal duzu. Jakiak etxean prestatzeko gogorik ez daukazuenontzat, janari lasterreko taberna bat dago, bertako terrazan ogitartekoak, pizzak… jan ahal dira, eta haurrentzako menu bat ere badute.
Parkea ekainetik irailera dago irekita egunero, 10:30etatik 19:00etara. 
Sarreren prezioa 13 €-koa da helduentzat eta 8 urtetik gorako umeentzat, eta 10 €-koa 8 urtetik beherakoentzat. Metro 1 azpiko alturako umeentzat doan da. 
Guk primeran pasa genuen. Oso plan aproposa da egun osoa etxetik kanpo pasatzeko eta ilunabarrean txikiak leher eginda itzultzeko etxera, eta berehala oheratzeko. 
Labenne Ocean
Route de la Plage
40.530 Labenne- Océan.
Telefonoa: (0033)559 45 60 40
http://www.aquatic-landes.com/