Halabeharrez aurkitu genuen eta joan den igandean bisitatzea erabaki genuen. Ustekabea oso atsegina izan zen: atrakzio parke txiki bat da. Bidarteko hondartzaren ondoan dago, Bidasoa eskualdetik ordu erdi eskasera. Hainbat atrakzio ditu, hala nola: puzgarriak, uretako ontzitxoak, igerileku batean amaitzen den txirrista bat, ahateak arrantzatzeko postu bat, animaliak dituen etxalde bat eta abar.
Familiarentzako parke bat da. Oinez oso erraz zeharkatzen da, eta hori dela eta oso erosoa da ume txikiekin egonez gero, batez ere une orotan oso erraz ikusten delako non dauden, eta hori dela eta erlaxatzen zara eta, gainera, umeak libreago sentitzen dira.


Animalia etxalde bat dauka ardiekin, arkumeekin, ponyekin, hegazterrenekin eta llama batekin, besteak beste.
Piknik gune batzuk daude parkearen barruan, itzalpean; beraz, bazkaria etxetik prestatuta eraman eta bertan bazkaldu ahal da. Edo parkeko tabernan ere bazkaldu ahal da (ogitartekoak, sandwichak, hanburgesak…).
Gu ekainean izan gara eta oso egun atsegina izan zen. Txikiek ez zuten ilararik egin behar izan zaldiko-maldikoetan ibiltzeko. Gurasoak dira izan zaldiko-maldikoak martxan jartzen dituztenak, botoi berde bat zapalduz. Atrakzioa gelditu nahi izanez gero, oso erraza da: botoi gorria zapalduz gero, automatikoki gelditzen da.
Gainera, atrakzio guzti horren ondoan badauden esertzeko
guneak.
Eguzkitan egoteko ere hamaika gune badaude.
2 eta 5 urte bitarteko lau umerekin joan ginen eta primeran pasa zuten. Oso plan egokia da adin horretako umeentzat. Izugarri gustatu zitzaien biberoia ematea parkeko animalia txikiei eta uretako ontzitxoetan ibiltzea. Azkenean ontzitxoetatik atera eta igerilekuan murgildu ziren, kontuan izanik ura nahiko bero zegoela.
Parkea apiriletik azarora bitarte egoten da irekita. 2 urtetik beherakoentzat doan da eta 3 eta 16 urte bitartekoentzat 9 € kostatzen da (apiriletik ekainaren 24ra arte) edo 10 € (ekainaren 25etik irailaren 4ra), eta helduentzat 7 € (apiriletik ekainaren 24ra arte) edo 8 € (ekainaren 25etik irailaren 4ra arte). Denboraldiko txartela atera ahal da: 40 € helduentzat eta 100 euro haurrentzat. 
Parkean urtebetetzeak ospatzeko aukera ere ematen dute. Horretarako, taldeentzako prezio berezi batzuk daude.
Parkearen barruen egonez gero atrakzio guztiena ibili ahal da nahi adina aldiz. Dena dago barne, poney ibilaldia izan ezik. 2 € kostatzen da. Nahi izanez gero parkean sartu eta atera ahal da eta, zergatik ez, pixka bat parkean eta beste pixka bat hondartzan egon ahal da. 
Parkea bisitatzeko interesa duzuenentzat, hainbat datu uzten dizkizuegu jarraian:
Telefonoa: (0033)559 22 15 66 
Ordutegia: 10:30etik 18:30era/19:00etara udan