Aretten eskiatzen
Neguko egunetarako oso erakargarria den plan bat
da gure txikiek eskia edo snow praktikatu ahal izatea, eta hori errazagoa da
dena egina ematen badigute, eta hori da Txiribueltaren kasua. Elurretarako
irteerak antolatzen ditu hilean bitan.
Orain kontatuko dizuegu zertan diren elurretarako irteera horiek.
Txiribueltak aisialdiko monitore talde bat dauka eta horiek lagunduko diete
gure seme-alabei egun horretan goizetik.
Txangoa 6etan hasiko da: ordu horretan umeek autobusa hartuko dute Irungo
San Juan plazako geralekuan. Monitoreek zerrenda pasako dute eta denak
autobusean daudenean, Aretteko
estaziora abiatuko dira.
Autobusean
9ak aldera iristen dira estaziora umeak. Han daudela, umeak beren
monitoreen laguntzarekin jasoko dute eskiatzeko edo snow egiteko behar den
material guztia (bakoitzak aukeratu duenaren arabera) eta ondoren, pistara!
Monitoreekin hartzen dituzten klaseek
bi orduko iraupena dute. Klasea amaitutakoan, umeek eskiatzen jarraitzen dute
monitore berberen laguntzaz, baina orain era informalagoan. Klasean ikasitako
guztia praktikatzeko eta dibertitzeko unea da. Txiribueltan azaldu digute
eskiatzen ikasteko, alderdi tekniko bat behar dela eta alderdi hori klaseko bi
ordu horietan ikasten dela, baina motibazioa ere oso garrantzitsua dela, alegia
barre egitea eta kirol hori gogoz hartzea.  Ikasi bitartean, oso garrantzitsua da umea
animatzea; izan ere, eskiatzen ikasteko normala da askotan erortzea, baina umea
agobiatzea edo izutzea ekidin behar da; horregatik oso garrantzitsua da gure
txikiekin dagoen jendeak beraiek anima ditzaten eta kirol hori zerbait
dibertigarri bilaka dadin.

Arratsaldeko 16ak aldera
materiala jasotzen hasten dira eta etxera itzuli behar dutela hasten dira
pentsatzen, eta horrela, 20ak aldera
berriro itzuliko dira San Juan plazako geralekura.
Oso plan egokia iruditu zaigu, eta aurten eskiatzeko aukera hau bakarri
antolatu da 10 eta 17 urte bitarteko
umeentzat. Hala ere, Txiribueltakoek azaldu digute datorren ikasturteari
begira, familia batzuek egin duten eskari dela eta, “Eskia familian” prestatzen ari direla. Txango horietan ume
txikiagoek parte hartu ahalko dituzte, 6 urtetik, eta aitarekin edo amarekin
parte hartuko dute.
Irteera horiek maila guztietarako
daude pentsatuta, bai eskiatzaile onak diren horientzat bai horretan ideiarik
ere ez dutenentzat, Txiribueltak dituen monitoreek mailatan banatuko direlako.
Txangoaren prezioa 50 €-koa da
eta autobusa eta forfaita daude prezio horren barruan,
baita materialaren alokairua, eski
edo snow klasea, monitoreen laguntza egun osoan eta asegurua ere. Beren materiala duten eta alokatzeko beharrik ez duten
umeen kasuan, prezioa 45 €-koa izango
da. 
Informazio gehiago behar baduzue, datu guztiak uzten dizkizuegu hemen:
E-maila: txiribuelta@hotmail.es
Telefonoa: 636994688 (Charli) eta 630330354 (Erik).
Facebook: txiribuelta.