Joan den igandean Sarako “Etxola” etxeko animalien parkera hurbildu ginen. Seguru zuen umeei izugarri gustatzen zaiela ardiak, ahuntzak, untxiak ikustea, baita dromedario pare bat ere!
Plan borobila da goiz bat edo arratsalde bat familian pasatzeko.
Etxola etxeko animalien parke bat da, Iparraldean dago, Saran hain zuzen. 100tik dago irekita. Han etxeko animalien espezie asko ikusi ahal ditugu, eta batzuk besteak baino ohikoagoak dira. Badira oiloak, mota askotako ardiak, untxiak, llamak, pauma bat, watusi behi bat (sekulako adar handiak dituena), dromedarioak, astoak, zaldi txikiak, ahateak, txerriak…
Ibilbide atsegina da itzalean dagoelako eta espezie bakoitzak bere etxola duelako; bertan, animalien izena adierazten da eta azalpen kartel bat ere badago (frantsesez eta euskaraz).
Leihatilan janari poltsak (ogia) erosi ahal dira animaliei emateko; eta espero zen bezala, umeak txundituta geratu ziren. Ibilbidea oso dibertigarria izan zen. Gainera pauma harrotu zen haren ondotik pasa ginenean, buztana ireki zuen eta umeak hari eta lur geratu ziren.
Ibilbidea librea da 8ez da ibilaldi gidatu bat), 45 bat minutu irauten du eta amaiera bikain gisa, poney ibiladi bat har dezakezue. Ibilaldi horiek 2 eta 10 urte bitarteko umeentzat dira eta ume bakoitza aita edo amarekin joango da shetland edo poney zaldiaren uhala eramateko (horrek ere ibilbide librea du). 
Sarreraren ondoan mahaiak dituen gune bat ere badago. Oso aproposa da meriendatzeko eta pixkat deskantsatzeko etxerako bidea hartu aurretik.
Primeran pasa genuen parkea bidsitatzean eta gainera harainoko auto bidaia oso gomendagarria da paisaiaz disfrutatzeko. 
Ondoren, datu praktiko guztiak uzten dizkizuegu: 
“ Etxola ´´ animalia parkea 
Route des Grottes et Col de Lizarrieta 
64310 Sare 
Tel : +0033 615 06 89 51 
Nola iritsi 
(parkean ez dago edateko urik; beraz, ez ahaztu kantinplora eramateaz); ) ). 
Prezioak 
Parkea bisitatzeko prezioak: Helduak: 5 € / 4 € (4 eta 12 urte bitartekoak) 
Poney ibiladiaren prezioak: 1/4 h = 4 €; 1/2 h = 7 €; 1 h = 12 € ( plaza mugatuak daude ordu 1eko ibilaldiak egiteko) 

Parkeko ordutegiak (2015) 
Marxoa, Apirila, Maiatza eta Ekaina: egunero, 10:00etatik 18:00etara* (17:00*). 
Uztaila eta abuztua: egunero, 10:00etatik 19:00etara* (18:00*). 
Iraila eta Urria: egunero, 10:00etatik 17:00etara* (16:00*). 
*Sarreren salmenta amaitzen da parkea ixteko ordubete lehenago.