Lehen
jaunartzearen unea hurbiltzen ari da ume askorentzat, eta oso garrantzitsua da
gonbidapenak eta oroipengarriak aukeratzea.
Gu Plan Cuatro
Comunicación Gráfica establezimendutik pasa gara eta eredu aukera zabala
aurkeztu digute, klasikoenak eta modernoenak barne, eta oso eredu originalak
ere bai.

Aukera asko eman
dizkigute eta prezioa aukeratzen den materialaren, akaberaren, paper motaren
eta abarren araberakoa da, eta enkargatzen den ale kopuruaren arabera ere bai.
Dena den, guk
buruan ideia bat badugu, beraiek gauzatu ahal dute. Usoak eta Vanessak
komentatu digute jendeak imajinatu ezin ditzakeen aukera asko eta asko
badaudela. Txartel eta gonbidapen guztiak pertsonalizatu ahal dira; horrela,
adibidez, umeari tigreak izugarri gustatzen bazaizkio, zergatik ez jarri tigre
bat txartelean… Geuk aukeratzen dugu diseinua eta.
Papera eta
gutun-azala aukeratuko dugu eta azkenean erabakiko dugu detailetxo bereziren
bat nahi dugun, hala nola lazoak, sokak, imanak eta abar.
Omenaldiaren
protagonistak jaunartze egunean banatuko dituzten oparitxoei jartzeko
eranskailuak ere prestatu ahal dizkigute Plan Cuatron.
Gaur Plan Cuatron
egin dituzten lan batzuk aurkeztu dizkizuegu; baina interesatuta egonez gero,
onena dendara joatea eta Vanessarekin eta Usuerekin egotea da, askoz aukera
gehiago erakutsiko dizkizuete eta. Gogoratzen dizuegu txartel horiek bataioetarako
edo urtebetetzeetarako ere egin daitezkeela.
Ondoren uzten dizkizuegu
interesgarriak iruditu ahal zaizkizuen datu guztiak:
Helbidea: José Eguino 12,
behea Irun. (Institutuaren
aurrean)
Telefonoa:
943 020 483
Facebook: Plan Cuatro