Duela gutxi izan ginen Labenneko zooan eta oso egun atsegina pasa genuen familian. Argi dago udari begira, plan aproposenak direla “blaitzekoak direnak”, baina beti bilatu behar dira bestelako alternatibak. Gainera. Guk teoria bat daukagu eta horren arabera, Landak departamendura aldera pixka bat igotzen denean eguraldi hobea izaten da.
Guztiaren berri emango dizuegu jarraian, nola joan, zenbat denbora behar den, zer egin han…
Erne, bagoaz zoora eta!
Labenneko zooa txikia da, oso aproposa eguna bertan pasatzeko. Eskualdetik, 50 bat minutu beharko ditugu haraino iristeko.

Bertan, hegazterrenak, dromedarioak, ahuntzak, llamak, zebra bat, tximinoak eta bestelako animaliak ikusi ahalko ditugu.
Haurrak (eta helduak) pozaren pozez izan ziren kanguruen gunean. Libre daude (ez dago burdin sarerik, gainerako animaliekin gertatzen den bezala). Haiengandik bereizten gaituena gainditu behar ez den soka bat besterik ez dago. 
Kanguruen eremua pasa ondoren, etxalde txiki batera iritsiko gara eta umeak bertara sartu eta animaliei jaten eman ahal diete zuzenean (janaria sarreran erosi ahal duzue). Arkumeak, antxumeak eta pony txikiak ukitu eta elikatu ahalko dituzte. 
Ibilbideari jarraiki, txorien kaiola handia dago. oro.
Ikusitako animalia guztien berri ez dizuegu emango, baina ibilbidea egiteko bi ordu beharko dituzue gutxienez eta gainera, oso atsegina da. Itzalpeko txoko asko daude eta hori aparta da eguzkia ateratzen den egunetarako.
Zooak piknik-gune bat dauka sarreran, itzalpean, eta handik haurrentzako parke batera iristen da. Bazkaria etxetik eraman behar da. Nahiz eta denda txiki bat izan bertan (ura, izozkiak eta oroigarriak erosi ahal dira), ez dago jatetxe zerbitzurik.


Labenneko zooa da familiarekin egun bikaina pasatzeko plan horietako bat. Animaliak eta egun osoa etxetik kanpo pasatzea gustukoa izanez gero, aukera hau bikaina da. 
Beti bezala, jarraian ematen dizkizuegu datu praktikoak: 
Labenneko Zooa 
Avenue de l’Océan
40530 Labenne 
Tf. : 05 59 45 43 93 
Ordutegiak : HEMEN.
Prezioak 
Helduentzat: 9,50 € / 3 eta 11 urte bitarteko umeentzat : 7,00 € / 3 urtetik beherakoentzat: doan 
Taldeko prezio bereziak ere badaude eta hori zuzenean kontsultatu ahal duzue web orrian