2012ko azaroaren 28ko artikulua.
Eta zergatik ez gabonetako erosketa-arratsalde bat pasa
Donibane Lohitzunen eta txikiekin joan Luziparc bezalako bola eta entretenimendu parke batera?
Joan den igandean Luziparc ezagutu genuen. Gutxi gorabehera Bidasoa Eskualdetik
ordu laurden batera dago, Donibane Lohitzuneko bidegurutzearen ondoan. Euria
ari zuen eta eguraldi txarra egiten duen bakoitzean gertatzen den bezala,
zerbait asmatu behar da txikiekin igandeetako arratsaldeak ahalik eta
entretenigarrienak izan daitezen.
Luziparc haurrentzako parke bat da, oso atsegina, 0 eta 12 urte bitarteko
umeei zuzendua; gutxi gorabehera 500m2-ko entretenimendua du. Koloretako bola bigunez betetako igerilekuez gain,
hamarnaka lego piezak dituen igerileku bat dauka. Txikiek dorre erraldoiak
egiten dituzte. Txirristak, biraka dabilen erruleta bat (bertan sartu ahal dira
eta barre asko egin ahal dute) eta mini disko txiki bat ere bai; azken hau
diskoteka txiki bat da eta txikiek eten gabe dantzan aritu ziren; primeran pasa
zuten eta, zalantzarik gabe, horixe izan zen gehien gustatu zitzaiena.
Igandero, 18:00etan antolatzen den tonbola
azpimarratzen dugu. Han, bertaratzen diren guztiek hartzen dute parte.
Luziparc – Kafetegi atsegin bat dago barrutiaren erdialdean. Une orotan primeran
kontrolatu ahal da non dauden umeak eta gurasoak erlaxatu ahal dira sandwich bat
edo gofre bat lasai dastatuz.
Primeran pasa genuen gure txikiekin. Haiek izugarri dibertitu ziren. Izan ere, hemen badaude entretenitzeko beste oki batzuk.
Hau zertxobait desberdina da eta aldatzea gustatu zitzaigun. Gunea oso irekia
eta argitsua da, kalera ematen duten leiho zabalak baititu.
Hau proposatzen dizuegu, gure ustez, laster iritsiko den Eguberriari
begira, zertxobait desberdina izan ahal den plan bat izan daiteke eta.
 Ezagutzeko interesa duzuon guztiontzat ondoren uzten
dizkizuegu datuak:
 Helbidea
Jalday A G
Donibane
Lohitzune
Telf (0033)559 23 19 74
Ordutegia:
Asteazken, larunbat, igandetan, eskolako oporretan eta jai egunetan: 10h-19h
Prezioak:
ordu 1
1-3 urte bitarteko haurrak: 4€
3-12 urte bitarteko haurrak: 7€
mugarik gabe
1-3 urte bitarteko haurrak: 6€
3-12 urte bitarteko haurrak: 9€