Gaur Bidasoako Txikien orrialdean ideia gehiago ematen jarraitzen dugu “gaur ez dugu etxean bazkalduko” atalean.
Udaberriko eta udako egunetarako oso aproposa den jatetxe bat aurkezten dizuegu: Oilurta Azpi jatetxea.

Umeekin bazkaltzera ateratzen garenean, jatetxe horrek duen erakargarritasunik handiena da inguruan duen zelai zabala eta haurrentzako parkea dira; horrela, umeak kanpora atera ahal dira jolastera bazkaldu bezain laster.
Erreserba egiteko unean kanpoko terraza estaliko mahai batean jartzeko eskatu ahal duzu; horrela umeak oso ondo behatu ahal dituzue mahaian eserita zaudeten bitartean.
Gainera, kanpoko aldean mahaitxoren bat ere badago eta kafeak kanpora atera ahal ditugu eta horrela gure seme-alabengandik hurbilago gaude hobeto behatzeko. 
Oilurta Azpi Jaizkibel mendiaren magalean dagoen jatetxe bat da, Jaizubi auzoan, ingurune berde zoragarri batean. Endanea mintegitik oso hurbil dago. Endaeneara iristen garenean informazio kartel batzuk aurkituko ditugu eta haiei jarraiki iritsiko gara jatetxera.
Asteburuetan eta jaiegunetan dago irekita 13:00etatik 15:30era, eta udan (ekainaren 15etik irailaren 15era), asteartetik igandera, 13:00etatik 15:30era eta 20:00etatik 23:00etara (astelehenean, itxita).
Aparkaleku pribatua dauka. 
Txartelarekin ordaindu ahal da. 
Komunak arruntak dira, ez dago fardela aldatzekorik, ezta fardelak botatzeko ontzirik ere. 
Menu mota desberdinak ditu, baita sagardotegi menua ere. Denboraldian txotxeko sagardoa dago. Eta kartan jan ahal bada ere, menu zehatzak ditu astegunetarako (12€), zein astebururako (20€), eta asteburuko haurrentzako menua (12€)ere bai. Jatetxearen taberna irekita dago 11:00etatik eta han plater konbinatuak, pintxoak eta ogitartekoak erosi ahal ditugu.