Gaur proposatzen dizuegun plana oso
eguberrietakoa da, data hauetan txikiekin egiteko modukoa: Olentzeroren etxea bisitatu eta eskutitza Olentzerori berari ematea.
Gu iaz joan ginen eta oso plan
entretenigarria izan zen txikiekin egiteko, horregatik berriro jarri dugu gaur
eguneratu dugun artikulu hau:
Izenaduba Basoa Euskal Herriko lehen parke
mitologikoa da eta Bizkaiko Mungiako udalerrian dago. Euskal mitologiari buruzko parke tematiko bat da, eta
teknologia berriak erabiltzen dira bertan. Han dago Olentzeroren Etxea, 1511ko baserri
batean, gaur egun berritua.
Olentzeroren Etxeko ikustaldi guztiak gidatuak dira, eta gure kulturaren,
mitologiaren eta baserriko ohituren gaineko ikusoegi orokor bate maten digute. Aurtengo berritasuna izango da pertsonaia mitologikoek antzeztuko dituztela ikustaldi guztiak eta haiekin egon
ahalko garela ibilbide osoan. Aurtengo beste berritasun bat izango da txangoa egiten dugun bitartean
basoan bertan dagoen stand batean taloak dastatu ahalko ditugula.
Ibilbide osoan
aurkitzen ditugun pertsonaia mitologikoak
Bestalde, ikustaldia abenduaren 7, 14, 21
eta 23an egiten baduzue, Mungiara joaten diren bisitari guztiek magiari buruzko doako ikuskizun batez
disfrutatu ahalko dute.

Ikustaldi gidatua euskaraz egingo da.
Gidariek gauza batzuk gaztelaniara itzuli ahalko dituzte euskara ongi ulertzen
ez duten umeak badaude. Ikustaldiak 2
orduko iraupena du eta bideo proiekzioetan, elkarreraginezko jokoetan
oinarritzen da eta amaitzeko, 3D-ko film bat.

Ikustaldia amaitzen denean, umeak
Olentzerorekin egon ahalko da (bere bulegoan egoten da). Kanpoko aldean oso
atrakzio dibertigarriak
daude, hala nola Basajaunen labirintoa, Tartaloren
haritz sakratua, Mariren kobazuloa… eta horiekin familian sartu ahal gara
euskal mitologian.

  
Data hauetarako oso dibertigarria den plan
bat da, eta interesatuta bazaudete, informazio gehiago lortu ahal duzue haien
orrian: http://www.izenaduba.com/.
Duela urtebete egin genuen ikustaldia eta
primeran pasa zuten gure umeek. Publiko mota orori dago zuzenduta; hala ere, gure ustez, 4 edo 5 urte da
adinik egokiena kontuan izanda oso txikiak direnak izutu ahal direla.

Gure umeek Olentzerori zuzenean eman ahal
izan zioten eskutitza, eta oso atsegian izan zen beraiekin.

Hortaz parte, baserria zoragarria da eta
instalazioak oso ongi zainduta daude.

Olentzero baserri
honetan bizi da.
Sarrerak Kutxako zerbitzu anitzeko
kutxazainen bidez erosi ahal dira edo Kutxabanken webaren bidez. Parkean bertan ere erosi ahal dira,
harreran; baina arriskutsua da, zeren eta baliteke hara iristean dagoeneko
agortuta egotea. Taldeen kasuan (20 pertsonatik gorakoak)
telefonoz ere erosi ahal dira 946 740 061 telefonora deituz.

 Garrantzitsua da erreserbatzea hara joan
aurretik; beraz, ez ahaztu deitzeaz!
Txangoa egiteko interesa baduzue, erreserba zenbat eta azkarrago eginez
gero, hobeto, kontuan izanda abenduaren 24aren inguruko egunetan ez dela plaza
librerik geratzen.
Prezioak:
0 eta 2 urte bitarteko umeek: doan
3 eta 14 urte bitarteko umeek: 8€.
Helduek: 9,8€.
Familia Ugariaren kasuan: denek 8€.
20 pertsonatik gorako taldea izanez gero:  denek 8€.
Helbidea: Landetxo Goikoa
48.100 Mungia (Bizkaia).
Telefonoa: 946 740 061
e-maila: olentzero@izenaduba.com
Zabalik dagoen aldia: urte osoan.