También puedes leer este artículo en castellano aquí.

Etxean ohe elastikoen zale porrokatuak dauzkazue? Donibane Lohizunen parke bat daukagu non haurrek salto, jolas, zintzilika jarri eta desfogatu ahalko diren arazorik gabe. Gainera, txirrinta sartzen bazaigu, geuk ere beraiekin egin dezakegu. Parke horretan helduak ere onartzen dituzte. Jantzi arropa erosoa eta salto egitera!! Gu duela denbora bat izan ginen eta kontatu genizuen nola joan zen kontua.

juguetes_montessori_irun_tartufa

GALTZERDI BEREZIAK ETA AURRETIKO BEROKETA

Iristen garenean tarte bat aukeratu beharko dugu ohe elastikoen eta jolasen tokira sartzeko.  Ordubeteko tarteka antolatuta dago eta 15 minututik behin egiten dira sartze aldi berriak. Gure ordua erreserbatzerakoan ez labaintzeko galtzerdiak erosi beharko ditugu, Trampoline Parkekoak (etxetik eramandakoek ez dute balio). Armairutxo batzuk daude oinetakoak eta arropa-eta uzteko. Oso jarduera bizia da, eta gomendatzen dizuegu sudaderak armariotxoan utz ditzatela eta gera daitezela besterik gabe galtza luze eta beso luzeko kamixeta batzuekin. Salto asko egiten badute, agian ukalondoak pixka bat urratuko dituzte.

Erreserbatutako ordua iristen denean, monitore bat etorriko zaigu errespetatu beharreko arauak azaltzera eta aurretiko beroketa bat egitera. Hastea besterik ez zuten egin eta jada dibertigarria iruditu zitzaien.

 

Ludoteca verano txiribuelta 2019

OHE ELASTIKOAK, GOMA-APARREKO IGERILEKUA, SASKIBALOIA ETA ESKUBALOIA TRANPOLINEKIN

Barrenean daudenean, neska-mutilak beren kasa doaz batera eta bestera. Salto egin, zintzilika jarri eta primeran igaroko dute. Gutxienez ordubete kontratatu behar da, baina nahikoa da hori. Gure kasuan tarteka atseden hartu beharra ere izan zuten, lehen eginda zeuden eta.

Egia esateko, guk hantxe bertan dagoen kafetegian kafetxo bat hartzeko aprobetxatu genuen. Baliteke hurrengoan gu ere salto egitera animatzea.

ORDUTEGIAK

Ordutegiak aldatzen joaten dira egunen arabera eta, batez ere, Frantzian oporretan dauden ala ez. Onena da eguerdian ez dutela ixten eta oso lasai egoten dela.

ESKOLA OPORRAK DIRENEAN (FRANTZIAN)

astelehenetik larunbatera, 10:00h – 22:00h

Igandean, 10:00h-21:00h

UDAKO OPORRAK DIRENEAN (FRANTZIAN)

astelehenetik igandera, 10h – 21h

OPORRALDIETATIK KANPO

Astelehenetan eta asteartetan itxita

Asteazkenetik ostiralera: 14:00h – 22:00h

Larunbatetan: 10:00h – 22:00h

Igandeetan: 10:00h – 21:00h

PREZIOAK

Egia esan ez da jarduera merkea, baina egun berezi batean plan berezi bat egiteko ez dago gaizki. Gainera plan hau ” indoor “ da, primerakoa euria eta hotza egiten duenerako.

Parte hartzeko, 5 urte eduki beharko dituzte.

  • 5 -6 urte bitartekoak 1 ordu: 8€
  • 7 urtetik aurrera: 12 €

Galtzerdiak aparte dira, eta 2 € balio dute.

whatsapp txikis del bidasoa

TRAMPOLINE PARK SAINT JEAN DE LUZ

Jarraian kokapena uzten dizuegu eta telefonoa eta web orria ere bai.

Telefono zk.: +33.5.47.51.81.03

Weba: https://www.trampolinepark.fr/

Rugby Summer Camp