Hondarribiko alde zaharrean aurkitu dugu Villatijeras ile-apaindegia. Txoko dibertigarri bat da etxeko txikienentzat.
Kontua da ilea mozteko unea nahiko traumatikoa dela ume askorentzat, beraiena den zerbait kentzen ari zaiela pentsatzen dutelako; haien ilearen parte bat, hain zuzen ere. Kontzeptu hori aldatzea lortu du Nataliak, une hori aisia eta entretenimendu bihurtzen duelako.
Xarma berezia duen ile-apaindegi honek jolaserako gune bat dauka; bertan, umeak dibertitu ahal dira marrazki bat eginez edo sukaldetxoan jolastuz. Villatijeras ile-apaindegian ezinezkoa da ume bat negarrez ikustea Nataliak ederki asko dakielako umeekin moldatzen. Auto baten gainean dagoen aulkitxo dibertigarri batean esertzen ditu eta ilea mozten hasten da. Nesken kasuan, azkazalak margotzen dizkie eta hori dela eta itzultzeko irrikan egoten dira. Eta kasu zailagoentzako haien filmik gogokoena eramaten uzten die eta telebistaren bidez eskaintzen die ilea oso ondo mozten dien bitartean. Natalia gure umeen irudiaz arduratzeaz gain, badaki ilea moztea haientzako atsegina den zerbait bihurtzen.
Baina profesional honek umeak ilea moztera poz-pozik joatea lortzeaz gain, amak edertzera lasai-lasai joatea lortu du; izan ere, geure burua apaintzen dugun bitartean umeak ezin entretenituago daudelako ludotekan jolasean.
Modu horretan, helburu bikoitza lortu da Villatijerasen. Alde batetik, umetxoek ilea mozteko beldurra uxatzen dute, akabo garrasiak eta kasketak, eta, bestetik, amek beraien burua edertzeko aukera edukitzen jarraitzen dute.
Bidasoko amok daukagun aukera bat da eta probatu egin behar genuke. Ez zalantzarik eduki Nataliarekin harremanetan jartzeko, bai 943 640 419 telefonoaren edo villatijeras@hotmail.com posta elektronikoaren bidez.